Jon Olaizola lesakarra kluben arteko pilota txapelketako finalerdietan ariko da

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 4a, 18:30

Joan den urtean azpitxapeldun izan zen lesakarra.

Iscarren (Valladolid) jokatuko du finalaurrekoa, 17:00etan.

Hiru hilabeteko lehiaren ondotik, apirilaren 5ean, 6an eta 7an Iscarren jokatuko dira Espainiako kluben arteko pilota txapelketako finalaurrekoak eta finalak. Esku pilotan, banaka, bi finalerdi jokatuko dituzte: Colmenar eta Huarte lehiatuko dira lehendabizi eta San Cosme eta Irurtzun gero. Huarte klubaren ordezkari, Jon Olaizola lesakarra ariko da.

Finalerdiak 17:00etan hasiko dira eta aitzinera egitea lortzen dutenek finala igandean jokatuko dute, 10:00etatik aitzinera. Partidak www.laliga4sports.es/retransmisiones webgunearen bidez ikusi ahal izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun