Felix Errandonea Memorialaren 42. edizioa apirilaren 7an jokatuko da Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 5a, 09:30
Iamoteneako ataritik abiatuko dira aurten ere junior mailako txirrindularia.

Junior mailako txirrindulariei zuzendua, igande goizeko 11etan abiatuko dira

Junior mailako txirrindulariei zuzendutako Felix Errandonea Memorialaren 42. edizioa antolatu du Gure Txokoa elkarteak Udalaren laguntzarekin Beran apirilaren 7an. Igande goizeko 11etan abiatuko dira txirrindulariak Beratik eta Iruribieta, Bera, Berrizaun, Bera, Berrizaun, Bera, Lesaka, Piedadeko gaina, Igantzi, Berrizaun eta Bera (helmuga Eztegara pasealekuan) ibilbidea eginen dute, 82 kilometro denera.

Gure Txokoa elkarteak boluntarioak beharko lituzke, bai bidegurutzetan egoteko baita motoetan joateko ere. Animatzen denak guretxokoaelkartea@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar du edo idatzi mezu bat 626309438 zenbakira, Nortasun Agiriaren zenbakiarekin eta telefono zenbaki batekin. Egunean bertan 10:00ak aldera Iamotenean azaldu beharko dute boluntarioek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun