1936-39ko bizipenak gertutik ezagutu dituzte Berako Labiaga Ikastolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 4a, 12:00
Labiago ikasleak Argaitzeko harrobiaren ondoan paratutako muralean, egileetako baten azalpenak aritzen.

Berako Labiaga ikastolako ikasleek herriko hainbat artelanen bidez memoria historikoa landu dute. Argaitzeko harrobian hasi eta herriko plazan bukatu dute ateraldia

Argaitzen dagoen muralaren bidez herriko historiako zenbait pasarte ilun ezagutu dituzte. Muralak garai hartan harrobian gertatzen zen errealitatea islatzen du.  Gipuzkoatik ere, jendea kamioietan ekartzen zuten bertara fusilatzera eta Argaitzeko harrobian 200 pertsona inguru fusilatu zituzten. 1936ko murala eta muralegileetako baten azalpen hunkigarriekin, zonaldeko  historia gertutasunez ikasi dute Ikastolako ikasleek.

Herriko plazari dagokionez, bertan dauden artelanen bidez 1936ko abuztuaren 3ra atzera egin zuten Labiagakoek, kanporatuak izan ziren familien tokian jarriz eta horren inguruan hausnarketa eginez.

1936ko gerra eta frankismoaren inguruan solastu eta hausnartu eta gero, Labiaga ikastolako ikasleei memoriaren etsaia denbora izan beharrean, isiltasuna dela ondorioztatu dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun