Tantirudantza jaialdia apirilaren 7an ospatuko dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 3a, 20:00
Plazan jaialdia eskainiko dute talde guztiek eta gero kalejira eginen dute.

Herriko dantzari ttikiekin batera, Zumaia, Faltzes eta Lezokoak ere ariko dira dantzan 

Lesakako Tantirumairu euskal folklore taldeak Lesakako udalaren laguntzaz antolatutako Tantirudantza jaialdia eginen dute apirilaren 7an. Herriko dantzari ttikiekin batera, Zumaiako Txori Txiki dantza eskola, Faltzesko Makaia eta Lezoko Murixka taldetakoak izanen dira. 

Igandean, 10:00etan taldeei ongietorria egin ondotik, 11:00etatik aitzinera karrikaz karrika ibiliko dira beraien dantza saioak eskainiz. 12:15ean Zubigainekoa eskainiko dute herritarrek eta gero, plazan eginen dute jaialdia denak batera. Bazkalondoan, 17:30ean Ttipika dantza gidatuak izanen dira plazan (euria eginen balu frontoian).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun