Gure Txokoa eta Aurreraren arteko areto-futbol derbia apirilaren 3an jokatuko dute

Ttipi-Ttapa 2019ko apirilaren 2a

Gure Txokoa eta Aurrera nor baino nor gehiago ariko dira asteazkenean 20:00etan Berako Toki Ona kiroldegian.

Asteazkenean 20:00etan Berako Toki Ona kiroldegian

Berez asteburuan jokatzekoa bazen ere, eguna aldatu eta apirilaren 3an, asteazken arratseko 8etan jokatuko dute Berako Toki Ona kiroldegian Berako Gure Txokoa eta Leitzako Aurreraren arteko areto-futbol derbia, Gipuzkoako lehen mailan.

Bi taldeak berriak dira kategorian, biak iaz igo baitziren. Orduan Gure Txokoa Gipuzkoako bigarren mailako txapeldun izan zen eta Aurrera bigarren. Aurten, aldiz, leitzarrak hobe ari dira dira eta sailkapenaren erditsuan daude, 27 punturekin. Gure Txokoa, azken hirugarrena da, 19 punturekin, baina azken bi postuetatik urrun. Lehen itzulian Leitzan jokatutako partidan, Aurrerak 4-2 irabazi zion Gure Txokoari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun