Irungo akordeoi eskolak eta kontserbatorioak emanaldia eskainiko du apirilaren 5ean Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 2a, 07:45
Irungo akordeoi eskola eta kontserbatorioko ikasleek eskainiko dute emanaldia, tartean, Naroa Otamendi beratarrak.

Ortziralean 19:00etan hasita Kultur Etxean, Ganbera taldeko kidea den Naroa Otamendi beratarra entzuteko aukera ere izanen da 

Irungo udal musika eskolak eta kontserbatorioak emanaldia eskainiko du apirilaren 5ean, ortziralean 19:00etan Berako Kultur Etxean, Amaia Lizeaga Muñoa irakaslearen zuzendaritzapean. Berako Kultur Batzordeak eta Udalak antolatu duten saiorako sarrera doakoa izanen da.

Emanaldia hasteko, Ganbera taldeak (Naroa Otamendi eta Irati Ibarra beratarrekin batera, Leire Alonso de Santocildes, Janire Solis, Ainara Galán, Sergio Osmar Sanabria, Itsaso Aginagalde, Oliver del Val musikariek osatua), Oblivion (A. Piazzola) eta Tango pour Claude (R. Galliano) joko dute; ondotik, bakarka, Itsaso Aginagaldek Kalina krasnaja (A. Semionov) joko du; Oliver del Valek Toccata (B. Precz), Leire Alonso de Santocildesek Suite (F. Angelis), Irati Ibarrak Sonata (Scarlatti) eta  Tema y variaciones (Surkov) eta Janire Solisek Suite Bulgara (Semionov); emanaldia bukatzeko, berriz ere Ganbera taldeak Melodia en la m (F. Angelis) eta Prelude de la Suite Au temps de Holberg (E. Grieg) joko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun