Luciano Mitxelena lesakarra bigarren izan da Euskadiko master60 txirrindularitza txapelketan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 1a, 18:00
Luciano Mitxelena hirugarren izan zen lasterketak eta bigarren Euskadiko txapelketan.

Martxoaren 31n Erriberri-Oliten jokatu zen txapelketan Transbidasoa seigarren izan zen taldeka

Martxoaren 31n jokatu zen Erriberri-Oliteko XXXIX. Txirrindulari lasterketa, hamabosgarrena Pedro Canarias zenaren omenez. Euskadiko master txirrindularitza txapelketara ere lasterketa honetan erabaki zen. Transbidasoa-Euromaster-Bodegas Iñurrieta taldeko Luciano Mitxelena lesakarra hirugarren izan zen master60 kategoriako lasterketan eta Euskadiko txapelketan, berriz, bigarren izan zen.

60 urtez goitikoen lasterketa horretan denbora berean sartu ziren hiru lehenbiziko sailkatuak, 109 kilometroko ibilbidearen ondotik: Korosti taldeko Domingo Casado legazpiarra, Bodegas Mazuela taldeko Rolando Gonzalez errioxarra eta Transbidasoa-Iñurrieta taldeko Luciano Mitxelena (2:52:26). Hortaz, nahiz eta lasterketan hirugarren izan, Euskadiko txapelketan bigarren izan zen lesakarra.

Transbidasoa taldeko Perdi Ganuza iruñearra seigarren izan zen master30 txapelketan, eguneko ihesaldian sartu ondotik. Bertze taldekideei dagokienez, Iruñeko Ruben Alonso hamalaugarren, Peio Lizartza hamabosgarren, Elizondoko Gaizka Otxandorena hogeita bigarren eta Iñigo Lizartza leitzarra berrogeita laugarren izan dira master30 kategoria horretan. Kategoria berean, Errekako Iñigo Arregi 21. izan da eta Imanol Etxeberria 26.

Taldekako sailkapenean ere seigarren izan zen Transbidasoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun