Aste Santuko oporraldian Eskol Ttiki ludoteka eskainiko du Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 30a, 11:00
Eskol Ttikin eman daiteke izena astearte eta asteazken arratsaldean.

Izen-ematea apirilaren 2an eta 3an egin daiteke, Eskol Ttikin bertan

 

Aisialdia eta kontziliazioa bateratzeko asmoaz, Aste Santuko bigarren astean, apirilaren 23tik 26ra Eskol Ttiki ludoteka eskainiko du Lesakako udalak, Lagunekin jolasean elkartearen bidez. 2 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendua da eta 20-25 neska-mutiko onartuko dituzte, hurrenkeraren arabera.  Ludoteka 09:00etatik 13:00etara eskaintzeko asmoa dute, baina ordutegi malgua izanen da. Kuota 15 eurokoa izanen da lau egunetarako edo eguneko sarrera, 5 eurokoa. Izen-ematea apirilaren 2an eta 3an egin daiteke, Eskol Ttikin bertan, 17:00etatik 19:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun