Txamukos mariatxiak emanaldia eskainiko du martxoaren 30ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 28a, 13:00
Txamukos taldeak emanaldia eskainiko du larunbat goizean Lesakako Zahar Etxeko lorategian.

Larunbatean 11:00etan Andra Mari Zahar Etxeko lorategian 

Txamukos mariatxiak taldeak emanaldia eskainiko du martxoaren 30ean, larunbatean 11:00etan Lesakako Andra Mari Zahar Etxean. Diska eta bideoklip berria prestatzen ari den taldea aunitz berritu da azken hilabeteotan. Orain, Idoia Uralde da abeslaria, Joseba San Sebastian lesakarra baxu-jolea eta Ruben Caballero gitarra-jolea. Taldekide berriekin batera, trompeta jotzen segitzen dute Mikel Iriartek eta Xabi Arriolak eta akordeoia jotzen Beñat Mitxelenak, Karlos Semper soinuarekin laguntzaile dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun