Kantaldia antolatu dute larunbat honetan Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 28a, 06:30

Buhamiak, Jon Itzaina taldea eta Karmen Etxalarkoa pastoraleko kideak ariko dira kantuan eta sarrera doakoa izanen da.

Karmen Etxalarkoa pastoralaren inguruan sortu zen lagun giroa berreskuratzeko eta berriz ere bertan parte hartutakoak elkartzeko kantaldia antolatu dute Etxalarrem martxoaren hondar larunbaterako. Martxoaren 30ean, larunbat ilunabarreko zortzietan emanen zaio hasiera kantaldiari elizan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun