Ibon RGren azken diska aurkeztuko dute martxoaren 31n Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 27a, 19:00

'Hil zara' diska aurkeztuko du Ibon RGk.

Igande eguerdian Kultur Etxean izanen da emanaldia

Ibon RG musikariak ‘Hil zara’ bere azken diskoa aurkeztuko du martxoaren 31n, igande eguerdiko 12:00etan Berako Kultur Etxean. Berako Kultur Batzordeak, Kataku kontzertuak eta Ertzek antolatu dute emanaldia.

Ibon Rodriguez García (sestao, 1978), bere bakarkako proiektu honetan ahots hutsezko esperimentazioak egin izan ditu, inprobisaziotik abiatuta, baina baita molde zaharreko konposizioak ere, ahots hutsez zein pianoa lagun. Hainbat taldetan parte hartu du eta hartzen du Ibon RGk, bertze hainbat musika tresna joaz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun