Dortsalak, igandean 08:00etatik 09:00etara hartu beharko dituzte eta lasterketa 09:30ean abiatuko da plazatik. Sari banaketa, berriz, 13:30ean eginen dute. Emakumezko eta gizonezkoetan, hiruna sari banatuko dituzte: lehenbizikoentzat txapela eta 120 euro; bigarren ailegatzen direnentzat 80 euroko saria, eta hirugarren lasterkalariek 50na euro jasoko dituzte. Ekaitzatik pasatzen den lehenbiziko bortziritarrari Xabier Zubieta saria emanen diote.
Izen-ematea
Gogoratu izen-ematea www.kirolprobak.com webgunean egin daitekeela.