Igandean 18:00etan hasita Harriondoa Kultur Etxean
21. Korrika Kulturalaren baitan, ikuskizun berezia izanen dute martxoaren 31n Lesakan. Hain zuzen, ‘Oholtza’ goiburupean bertsolarientzako ariketa eskultorikoak eginen dituzte Beñat Krolem-en eskutik. Alazne Untxalo eta Jon Martin ariko dira bertsotan eta Juanjo Ortubia izanen da zuzendari teknikoa. Igandean 18:00etan hasiko da emanaldia Harriondoa Kultur Etxean eta sarrera 2 euro gostako da. Korrika laguntzaileek doan izanen dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.