Igantziko eskolara bisita egin du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 26a, 07:45
Nafarroako Gobernuko eta Igantziko udaleko eta eskolako ordezkariak, astelehen eguerdian eskolan.

Azpiegituretako arduraduna eta herriko alkatea ere izan dira bertan astelehen eguerdian eta ikastetxeko zuzendariak erakutsi die zentroa

Haur eta Lehen Hezkuntzako 60 bat umek ikasten dute Igantziko eskola publikoan. 1977ko eraikinak Lehen Hezkuntzako ikasgelak ditu beheko solairuan eta Lehen Hezkuntzakoak goiko solairuan. Gainera, taldekatzeak egiteko gelak, ikus-entzunezkoena, liburutegia, soinketa lekua eta bestelako espazioak dituzte. Kanpoan aterpea duen patioa dute.

Martxoaren 25ean, astelehen eguerdian bisita egindakoan bilera izan dute Maria Solana Arana Hezkuntza kontseilariak eta Eneko Ardaiz Ganuza Hezkuntza Azpiegituretako zuzendariak Igantziko alkatea den Juan Carlos Unanua Navarrorekin bai eta eskolako zuzendari Joxean Ortegarekin ere. Batzarrean, zentroak dituen hezkuntza-beharrei hobeki erantzuteko, eskolako espazioen berrantolatzeaz hausnarketa egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun