Basque Culinary Center ikastetxeko ikasleak Martikon izan dira bisitan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 22a, 14:00
BBCko ikasleak eta Mikel Zeberio irakaslea, Martikoren atarian.

Mikel Zeberio irakasle eta kritiko gastonomikoaren eskutik, Nafarroako produktuak ezagutzen ari dira egunotan

Donostiako Basque Culinary Center ikastetxe entzutetsuko ikasleak egun hauetan Nafarroan zehar egiten ari dituzten jardunaldien baitan, ortzirale goizean Berako Martiko lantegian izan dira, bertako produktuak ezagutzen eta dastatzen. BBCko hogeitamar ikasle baino gehiago etorri dira, Mikel Zeberio BBCko irakasle eta kritiko gastronomikoen eskutik.

Asteazkenean Erribera aldean ibili ziren. Ortzegunean, berriz, Zarrakaztelu, Erriberri eta Iruña aldeko produktuak ezagutzen eta dastatzen eta ortziralean Berako Martikoren lantegian, euskal txerria ezagutzen eta dastatzen, Arruitzeko Maskarada jatetxean eta arratsaldean mendi gazta ezagutuko dute Altsasun.

Ateraldia BCC berak antolatu du, bainanLursareak (Nasuvinsaren barnean dagoen lurralde garapeneko agentziak) behar izan duten laguntza teknikoa eman dio, tokiko produktoak eta produktoreen lana lurralde garapen estrategia baten barruan bultzatzeko. «BBCren eskuz, badaukagu gure tokiko produktoak hainbat sukalde eta goi sukaldaritzan sartzeko aukera paregabea!», diote Lursareatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun