‘Conocer Navarra’ aldizkariaren azken zenbakia aurkeztuko dute martxoaren 26an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 23a, 12:00
'Conocer Navarra' aldizkariko azken zenbakiaren azala.

Maitena Ezkutari Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza zuzendari nagusia ere izanen da asteartean 19:00etan udaletxean eginen den ekitaldian 

Conocer Navarra aldizkariaren azken zenbakia aurkeztuko dute martxoaren 26an, asteartean 19:00etan Lesakako udaletxean. Hain zuzen, zenbaki honetako azaleko argazki nagusiaz gain (‘Lesaka, la pequeña Venecia’ goiburupean), artikulu zabala eskaintzen zaio Lesakari. Aurkezpenean parte hartuko du Maitena Ezkutari, Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza zuzendari nagusiak. Aurkezpena bukatzerakoan aperitibo bat zerbitzatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun