Katakume Eguna ospatuko dute martxoaren 23an Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 22a, 12:00
Drumkpters taldeak (argazkiak) eta Joseba B Lenoir herriko musikariak eskainiko dute kontzertua larunbat arratsean.

Larunbateko bazkariarekin hasi, arratsaldeko jolasak eta gauean kontzertuak izanen dituzte Kataku herri ostatuan

‘Kulturaren kontrako erasorik ez, Arteak ireki’ goiburupean, Katakume Eguna ospatuko dute martxoaren 23an Berako Kataku herri ostatuan. Larunbatean 14:00etan bazkaria izanen dute, 17:00etan jolasak eta 22:00etan kontzertua Drumkopters taldearekin eta Joseba B Lenoir musikariarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun