Berako Mendi Maratoi Erdiaren ibilbidea egiteko elkartuko dira igandean

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 22a, 08:30
Larun inguruan kristalak eta zaborra biltzen aritu ziren San Jose egunez Manttaleko kideak eta laguntzaileak.

Larunen zabor bilketa ere egin zuten Manttaleko kideek San Jose egunez  

Berako Mendi Maratoi Erdiaren ibilbidea egiteko elkartuko dira martxoaren 24an, igande goizeko 9etan, Toki Ona kiroldegiko zelaian. Manttaletik jakinarazi dutenez, bi anoa-postu egonen dira Ibardin eta Landagainetan, eta bukaeran kiroldegiko dutxak erabiltzeko aukera izanen da.

Zabor bilketa Larunen San Jose egunez

Martxoaren 19an, San Jose eguneko besta aprobetxatuz, bertze urte batez, Larunera igo ziren goizez Manttaleko kideak, Zizkuitz eta gailurraren arteko bidea garbitzeko. Berriz ere zabor eta kristal puska aunitz aurkitu eta bildudituzte. Berako Mendi Maratoi Erdiaren zati hori hagitz malkartsua eta estua da, eta horregatik korrikalari aunitzek eskuak lurrean jarri behar izaten dituzte igotzen laguntzeko. Eskuetan ebakiak ez gertatzeko, urtero ahalik eta kristal gehien kentzen saiatzen dira.

Gogoratu apirilaren 14an eginen dela Berako Mendi Maratoi Erdiaren hamabosgarren edizioa. Martxoaren 11n banatu zituzten lasterketarako 525 dortsalak, bederatzi orduz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun