Helduek 'Smartphone'-ak erabiltzen ikasteko tailerra prestatzen ari dira Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 22a, 15:05
Smartphone telefonoak erabiltzen ikasteko aukera izanen dute Etxalarko helduek.

Larraburua elkarteak antoaltutako ikastaroan parte hartzeko martxoaren 29a baino lehen eman behar da izena 

Helduek smartphone-ak erabiltzen ikasteko tailerra antolatu du Etxalarko Larraburua elkarteak. Lau egunetan emanen den sei orduko tailerra izanen da, izena ematen dutenen artean adostutako egunetan gauzatuko dena. Beharrezkoa izanen da smartphone-a eramatea. Izena emateko: 948 635 166 edo 664 387 343ra deitu behar da martxoaren 29a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun