Altsasuko epaiaren aitzinean adierazpena onartu dute Berako eta Arantzako Udalek

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 22a, 13:29
Joan den urtan manifestazioa egin zen Beran, Altsasuko gazteei eta senideei elkartasuna adieraziz.

Igandean Altsasun eginen den manifestazioan parte hartzeko deialdia luzatu diete herritarrei

Bi urte baina gehiago pasa dira 2016ko urriaren 15ean Altsasuko ferietan izandako gertakari deitoragarrietatik. Gertakari hauei dagokien epaian bi eta hamahiru urte bitarteko neurrigabeko zigorrak  ezarri zituzten. Epai hau Fiskaltzak errekurritu zuen. Behin fiskaltzaren eta defentsaren helegiteak errebisatu ondoren, Auzitegiak gertaera hauek ezin direla “terrorismotzat” hartu ebatzi du, baina hamahiru urte bitarteko zigorrak berretsi ditu.

Egoera honen aitzinean Berako eta Arantzako Udalek   adierazpena onartu dute, Entzutegi Nazionaleko Apelazio Gelak ebatzitako epaiaren aurrean erabateko desadostasuna adieraziz.

Era berean, Altsasu Gurasoak eta Altsasukoak aske plataformek ‘Hau ez da justizia. Altsasukoak Aske’ lelopean martxoaren 24rako deitu duten manifestazioari atxikimendua adierazi diote eta herritarrak bertan parte hartzeko deialdia luzatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun