Lesakako Beti Gazte elkarteak urteko batzarra eginen du martxoaren 23an

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 21a, 19:00
Joan den urteko kontuen eta ekitaldien berri emanen dute batzarrean. Argazki lehiaketako sari banaketa ageri da irudian.

Larunbat arratsaldeko 7:30ean lehen deialdian eta 8etan bigarrenean 

Lesakako Beti Gazte elkarteak larunbat honetan, martxoaren 23an, eginen du urteko ohiko batzarra, 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean, elkarteak Alondigako lehen solairuan duen egoitzan.

Iazko batzarraren akta irakurri eta, bidezko bada, onartu ondotik, iazko kontuak eta ekitaldiak eta 2019rako prestatuak dituzten ekitaldiak eta aurrekontua aztertuko dituzte.

Kuotak eeguneratzea ta zuzendaritza batzordea berritzea ere izanen dute hizpide, informazioa, askotarikoak eta eskari eta galderen txandari ekin aitzinetik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun