Maroko Panda Raid auto lasterketatik bueltan da Josenea PandAvia taldea

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 21a, 13:00

Martxoaren 8tik 16ra parte hartu zuten Marokoko lasterketan 

Josenea PandAvia Team taldea kontent bueltatu da Afrikatik, Maroko Panda Raid lasterketan parte hartu ondotik. Nafarroako sei auto gidarik eta kopilotok osatu dute taldea, gehienak eskualdekoak: Berako Iban eta Jon Arburua anaiek, Lesakako Juantxo Pikabea eta Iruñeko Iñaki Irigoienek eta Igantziko Josetxo Irazoki eta Urdazubiko Txomin Iribarrenek. Lehen aldiz parte hartu dute lasterketan, hiru Seat Marbella autorekin.

Ibilgailuak seriekoak dira, baina aldaketa gutti batzuk egin dizkiete, Marokoko basomortuan eta pistetan ibili ahal izateko. Hamar egunez 5.000 kilometro baino gehiago egin dituzte. Denera, 450 ibilgailuk parte hartu dute.

Lasterketa honek elkartasunari ere tokia egin dio, Marokoko eskola batendako 20 kilo eskola-material eraman baitute autoek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun