San Jose Zahar Etxean emanaldia eskaini du Berako Abesbatzak

Ttipi-Ttapa

Martxoaren 24an, berriz, Zugarramurdiko lezeetan abestuko du, Berako  txistulariekin batera

Martxoaren 19an, astearte goizean Berako San Jose Zahar Etxean kantatu du Berako abesbatzak, zaindariaren egunean. Emanaldian, Maite, O Galopín, Ilunabarra, Beti maite, Binbili bonbolo, Gurea da edo Agur Zuberoa abestu zituzten, bertzeak bertze, Zahar Etxeko bizilagunen gozamenerako.

Martxoaren 24an, berriz, Zugarramurdiko lezeetan kontzertua eskainiko du Berako Abesbatzak, herriko txistulari taldearekin batera. Zugarramurdiko lezeen txoko ezberdinetan igande eguerdian eskainiko duten emanaldian, abesbatza bakarrik, txistulariekin batera eta txistulariak bakarrik ere ariko dira. Agurra, Gaur aquelarre gorbeian, Isidoro Fagoaga, Euskal musikaren gorespena, Mendigoizaleak, Gabiltzan kalez kale, Bigarren kalez kale, Gurea da, Negra sombra, eta Agur Zuberoa abestuz bukatuko dute.

 

Udaberri mugitua

Bera eta Zugarramurdiko emanaldien ondotik ez da isilik egonen Berako Abesbatza. Apirilaren 6an Elizondoko Benito Menni erresidentzian abestuko dute, maiatzarenn 11n Iruñean eta maiatzaren 26an herriko lehen jaunartzetan. Ekainaren 2an sendotzetan abestuko dute; ekainaren 9an Aralarko San Migel baselizako mezan kantatuko dute eta ondotik kontzertua eskainiko dute eta ekainaren 23an, Bestaberri egunean, Perosiren meza kantatuko dute Berako elizan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun