Igantziko Udalak igerilekuen funtzionamendu-lanak esleitzeko lehiaketa egin du

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 20a, 12:00
Proposamenak apirilaren 11ra arte aurkez daitezke.

Hasierako prezioa 1.500 eurotan (BEZ barne) paratu du

 

Igantziko Udalak 2019ko denboraldian igerilekuen funtzionamendu-lanak esleitzeko lehiaketa egin du. Mantenimendu-, garbiketa- eta funtzionamendu-lanen esleipenak (sorosleenak izan ezik) dira esleituko dituztenak.

Denboraldi osorako (ekainaren 8tik irailaren 8ra bitarte) hasierako prezioa 1.500 eurotan paratu dute (BEZ barne) eta proposamenak aurkezteko hondarreko eguna 2019ko apirilaren 11a izanen da, 14:00 arte. Baldintza-plegua Udal idazkaritzan eskura daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun