Martxoaren 8a gogoan ikasleek egindako bi lanekin errotulua egin dute Toki Ona institutuan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 18a, 11:41

Mendi Zubieta eta Asier Arozena ikasleen lanekin egindako errotulua institutuko kanpoko aldean paratuko dute urtero martxoaren 8an.

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, ikasleei marrazki eta lelo bat aukeratzeko deia luzatu zieten Toki Ona institutuan. Deialdian bi lan aurkeztu zituzten: DBHko 3. mailan ari den Mendi Zubietak bihotz lila bat aurkeztu zuen eta horrekin batera, Hainbertze kendu ziguten, beldurra ere kendu digutela lelopean. Lanbide Heziketako Erdi Mailan ari den Asier Arozenak, berriz, Emakumea, munduaren engranajea lelopean aurkeztu zuen bere marrazkia.

Bi lan horiek uztartuz, errotulu erraldoi bat egin dute eta aurten hasita, urtero martxoaren 8arekin institutuko kanpoko aldean zintzilikatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun