«Sotok gaur gaurkoz erakutsi duen bertso-maila gainditzea ez da erraza izanen»

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 16a, 13:00
Xabier Terrerosek finalean bere pentsaera eta jarrera bertsotan islatzea du helburu.

Xabier TERREROS

«Eroso eta maila politarekin» ikusi du Terrerosek bere burua. Txapelketarako egin duen prestaketa-lana «xume baina arront aberasgarria» izan da berarentzat eta finalari begira «sentsazio onak» sumatzen ditu. 

Nola baloratzen duzu orain arte txapelketan egindako ibilbidea?
Positiboki baloratzen dut orain arte eginiko bidea. Oholtzan eroso sentitu naiz eta bertso maila politarekin.
 
Finalera begira, zein dira zeure buruari jarri dizkiozun erronkak?
Finalari begira sentsazio onak sumatzen ditut. Gustatuko litzaidakake bertso bakoitza edukiz betetzea, eta nire pentsaera eta jarrera bertsotan islatzea.
 
Egindako prestaketa-lanaz zer erranen zenukeen?
Prestaketa xumea izan da baina era berean arrontin aberasgarria. Ohiko lagunekin elkartu gara ia astero solas egin eta bertso batzuk giro goxoan botatzeko.
 
Finaleko sailkapenaren aurreikuspenik eginen duzu?
Final batean edozer gauza pasa daitekeela kontutan harturik, ez dugu ahaztu behar Julio Soto dagoela oholtzan. Juliok azken urteotan eta gaur gaurkoz erakutsi duen bertso maila gainditzea ez da inorentzat erraza izanen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun