Bortzirietako jubilotekaren berri eman dute ‘Zahartze aktibo eta osasungarria Nafarroan’ jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 14a, 14:00
Bortzirietako Jubilotekaren berri eman zuen Edurne Garrok asteartean Baluarten.

Edurne Garrok eman zuen proiektuaren berri martxoaren 12an

‘Zahartze aktibo eta osasungarria Nafarroan’ izenburupean jardun aldia antolatu zuen Nafarroako Gobernuak martxoaren 12an Iruñeko Baluarte jauregian. 300 lagunek eman zuten izena eta hainbat jarduera eta proiektu aurkeztu zituzten. Horien artean, jardunbide egoki bezala aurkeztu zuten Bortzirietako jubilotekaren berri eman zuen Edurne Garro Dozagaratek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun