Bigarren izan da Beti Gazteko talde mistoa Euskadiko sokatira txapelketako azken saioan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 11a, 18:00
Beti Gazteko talde mistoa bigarren izan da Euskadiko txapelketan. Gaztedi A izan da txapeldun eta Gaztedi B hirugarren. Argazkia: Olatz Go

Lesakako gizonek hiru txapel lortu dituzte eta gizon nahiz emakumeek parte hartu duten kategoria guztietan podiumera igo dira

Beti Gazteko sokatira txapelketa mistoak zilarrezko domina jantzi zuen larunbatean Gabirian (Gipuzkoa) jokatu zen Euskadiko sokatira txapelketa mistoan. 580 kiloko kategorian lehiatu ziren eta bigarren izan ziren lesakarran, Laukizko Gaztediko bi taldeen artean. Gaztedi A izan zen txapeldun eta Gaztedi B hirugarren.

Ondotik sailkatu ziren Ibarra laugarren, Berriozar bosgarren, Antsoain seigarren eta Bizindar zazpigarren

 

Hiru txapel, zilarrezko bi domina eta brontzeko bat

Gisa honetara, Euskadiko txapelketa bikaina bukatutzat eman du Beti Gaztek eta parte hartu duen kategoria guztietan podiumera igotzea lortu du: gizonezkoak txapeldun izan dira 680, 640 eta 600 kiloko kategorietan eta txapeldunorde, bigarren, pisu arinenean, 560 kilotan. Emakumezkoak ez ziren 540 kilokoak lehiatu, baina hirugarren izan ziren 500 kiloko kategorian. Eta txapelketa mistoan, azkenik, bigarren izan da Beti Gazte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun