Berako XV. Mendi Maratoi Erdian izena emateko aukera martxoaren 11n zabalduko du Manttalek

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 9a, 11:00
525 korrikalarirentzako dortsalak banatuko dituzte astelehen arratsaldeko 3etatik aitzinera.

Astelehenean 15:00etan hasita, 525 dortsal izanen dra kirolarien eskura

Apirilaren 14an jokatuko den Berako Mendi Maratoi Erdiaren hamabosgarren ediziprako izena emateko epea martxoaren 11n, astelehenean 15:00etan irekiko du Manttale mendi lasterketa taldeak. 525 dortsal izanen dira partaideen eskura. Inskripzioa pb-organisation.com webgunean egin ahal izanen da bakarrik.

Izen-ematearen prezioa 28 eurokoa izanen da korrikalari federatuentzat eta 32 eurokoa ez federatuentzat. Behin inskripzioa egindakoan ez da dirurik bueltatuko, baina korrikalariaren bajarengatik titulartasun aldaketak egin ahal izanen dira lasterketaren aitzineko ortzegunera arte. Inskripzio kopurua betetzen bada itxarote-zerrenda bat irekiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun