Patata tropikala antzerki taldeak haurrentzako emanaldia eskainiko du martxoaren 10ean Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 6a, 19:00
Patata Tropikala Antzerki laborategiak ipuin desberdinak nahastu ditu, bizikidetzaz hitzegiteko.

Igandean 17:00etan hasita, ‘Kalean otso, etxean uso’ taularatuko du, Labiaga ikastolaren eskutik 

Patata tropikala antzerki taldearen Kalean otso, etxean uso antzezlana ikusgai izanen da martxoaren 10ean, igandean 17:00etan hasita Berako Kultur Etxean. Labiaga ikastolak, Berako Kultur Batzordearen eta Berako udalaren laguntzaz antolatutako emanaldira sartzeko 4 euro ordaindu beharko dira.

Sinopsia

Azken uneko Notizia!!!!!, Azken uneko Notizia!!!!
Hiru Txerritxoak desagertu dira!!!!!.
Gertaerak ez daude batere garbi, baina otsoak desagertuarazi dituela dirudi…

Egunkarietan berri hau zabaltzen da!!. Herri guztiak, Otsoa errudun dela esaten du. Orduan Fernandez eta Fernandez Detektibeek ikerketa abiatzen dute. Egoera ikusirik, otso batek bide luze bat egitera beharturik dago, eta bere herrialdea atzean uzten du.

Ehiztari batek, Muga babesten du. Otsoa gertu dabil eta oso arriskutsua da…

Txano Gorritxo, Amonaren etxera doa, Ehiztariak Muxu baten truke lagunduko du.

Bitartean, Fernandez eta Fernandez Detektibeek ikerketarekin jarraitzen dute.

Patata Tropikala Antzerki laborategiak ipuin desberdinak nahastu ditu, bizikidetzaz hitzegiteko. 2 urtetik 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoen antzezlana, oso modu didaktiko eta erraz batez, tematika hauek lantzen ditu. Edozein adinetako pertsonek uler ditzaten gaur egungo gizarteak pairatzen dituen arazoak.

Berriro ere txotxongiloak, antzerkia, ilusioa eta irudimena nahastu dituzte Antzezlan dinamiko eta dibertigarria sortzeko, baina baita ere pentsatu arazi egiten gaituena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun