Podiumera igo dira asteburu honetan ere Beti Gazteko neskak eta mutilak

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 5a, 09:06
Beti Gazteko neskak 500 kiloko podiumean, Gaztedi eta Badaiotzekin batera.

Neskak hirugarren izan dira Euskadiko sokatira txapelketan 500 kiloko kategorian eta mutilak bigarren 560koan

Euskadiko txapelketaren baitan, bi txapel jokoan jarri ziren martxoaren 2an Laukizen (Bizkaia) eta bietan etxeko taldea, Gaztedi suertatu zen txapeldun. Gizonezkoen 560 kiloko txapelketa jardunaldi bakarrean jokatu zen eta bizkaitarrak gailedu ziren, Lesakako Beti Gazte eta Muruetaren aitzinetik. Emakumezkoen 500 kiloko hondarreko jardunaldian ere Gaztedi nagusitu zen, Badaiotz izan zen bigarren eta Beti Gazteko neskek meritu handiko hirugarren postua lortu zuten, podiumera igoz. Ibarra, Txantrea eta Antsoain utzi zuten gibelean.

Euskadiko sokatira txapelketa bukatzeko, martxoaren 9an, larunbatean Gabirian (Gipuzkoa) jokatuko da txapelketa mistoa, 580 kiloko kategorian. Beti Gazterekin batera, Bizindar, Ibarra, Antsoain, Berriozar eta Gaztedi A eta B lehiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun