Inude eta artzainen konpartsaren urteurrena ospatu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 4a, 16:00

70 bikote bildu ziren Inude eta Artzainetan. Lehendabiziko konpartsaren 90. urteurrena eta tradizioaren berreskuratzearen 40. urtemuga ospatu zituzten

Berezia izan zen atzoko Inude eta Artzainen agerraldia. 70 bikote bildu ziren, Inude eta artzainen konpartsa lehendabizikoz atera zenetik 90 urte bete zirela eta ohitura duela 40 urte berreskuratu zutela ospatzeko.1929ari keinu eginez, bi idi eraman zituzten aitzinetik, Imanol Retegi oiartzuarraren gidaritzapean. Goizeko bueltaren ondotik, bazkaltzeko bildu ziren eta arratsaldean Eztegara pilotalekutik Altzatera joan ziren. Argazkiak: Aitor Arotzena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun