80 zakuzahar bildu ziren Lesakan igandean

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 4a, 09:07

Aspaldiko urteetan atera izan den kopuru haundiena izan da aurtengoa.

Ia 80 zakuzahar bildu ziren Lesakako karriketan igande iluntzean. Bandaren musika lagun, pizontziekin astindu zituzten bisitariak eta mairuak. Gehiengoa 17 eta 35 urte bitarteko herritarrak izan ziren. Manex Ramos Zumalde izan zen gazteena (16 urte). Berarekin batera, lehendabizikoz atera zen Xabi Fagoaga, 31 urteko herritarra ere. Zakuzahar zaharrena, berriz, Nobeto Mitxelena izan zen (53 urte).

Gaur inauteriek segida izanen dute. Goitarrak herriko karriketan barna ibiliko dira, fraindarrak, berriz, Otsangon eta Frainen. Eguerdian karrozen desfilea eginen dute eta arratsaldean Orots taldeak girotuko du herria. Fraindarrek bihar izanen dute hondarreko eguna. Argazkiak: Aitor Arotzena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun