«Igandeko kinto besta urte osoan elkartu ez garenak biltzeko momentua da»

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 27a, 08:45
Pedro Lasaga, inauterietan gozatzen.

PEDRO LASAGA ZUBIETA • Etxalarko inauterizalea

Inauteriak «urteko besta hoberenak» dira Pedro Lasagarentzat (Etxalar, 1961). Gaur egun, «nahiko utziak» dituen arren, igandeko kinto bes­tara «hutsik egin gabe» joan ohi da. Mahaiaren bueltan sortzen den gi­roa «berezia» da beraren­tzat. Izan ere, egun horretan «nomalean biltzen ez garen kuadrilla» elkartzen da. 12-15 lagunek bazkaria egiten dute, eta «horietako ba­tzuk urteko egun horretan bakarrik ikusten ditut». Azken urteetan bai igandeko bazka­rietan, baita asteleheneko baserriz baserriko bueltan «jende gehiago» ikusteak «aunitz» pozten du Lasaga. 

Etxez etxe ia hogei urtez

Etxez etxe urte dezentez ibilia da etxa­lartarra: «18 urte ingururekin hasi iza­nen nintzen eta 35 urteak bitarte ibili nintzen, urtero, bakarrik ere galdu gabe». Orduko oroitzapen «politak» ditu eta urte horietan guztietan jaso­tako harrera nabarmendu du: «ba­tzuetan merezi genuena baino hobe zaintzen ginduten». Ia hogei urtez parte hartu zuenez uzteak ez zion pena handirik eman: «ordua aile­gatu zen…».

Baserriz baserri ibiltzeari utziagatik, «berriki arte» mozorroa jantzi izan du etxalartar inauteriza­leak. Urtez urte mozorro «aunitz» jantzi izan ditu, baina baten bat aipatzekotan «eskale moduan atera nintzenekoa edo toreroz jantzi ginenekoa» datorkio bu­rura. Bata zein bertzea egun gogoangarriak izan dira bera­rentzat: «antzerki-lagun onak nituen inguruan eta herrita­rrak zirikatu genituen, hori aski da momentua oroitze­ko».

 

Antzerkilari trebea

«Gustuko» du jantzi eta mo­zorroari berezko zaion «an­tzerkia» egitea. Horretarako, «jendea imitatzea» maite du. Ahalik eta hoberen irudika­tzeko, «ideia ondokoei eman eta haiek ere lanean paratzen ditut». Dena dela, jantzi eta objektuekin ez ezik, jarrera­rekin asmatzen dakiela kontatu digu­te. Beraz antzezle ona izateko osagai guztiak ditu etxalartarrak.

Gogoak bizi ditu. Hortaz, hurren­goei erreleboa pasatzeko asmorik ere ez du oraindik: «ez ditut erabat utziak eta bertze urteren batean seguru ate­rako naizela!». Aurten jantziko ote duen ez dakigu, ezezko borobilik ez baitu eman: «oraindik ez dut deus prestatu, baina akaso zerbait presta­tuko dugu azken momentuan!». Aita­-alabak elkartuz gero, nor izanen da hondarreko erretiratuko dena? 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun