Beti Gazteko korrikalari taldea eratzeko bilera deitu dute otsailaren 27an

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 26a, 15:00
Bixente Igarzabal Lesakako kirolaria lasterka.

Asteazkenean 19:00etan elkartearen egoitzan 

Beti Gazteko korrikalari talde berria eratzeko informazio bilera eginen dute otsailaren 27an, asteazkenean 19:00etan Beti Gazte elkartearen egoitzan. Han eta hemen lasterka ibiltzen diren lesakarrak bildu nahi dituzte Beti Gazteren atal honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun