Bazkaldu aitzinetik, taldeko txirrindulariek hiru ordu eta erdiko entrenamendua egin zuten Bortzirietako errepideetan. Gero, aurten lasterketetan eramanen duten maillot berria argazkitarako estreinatu zuten.
Argazkian, Transportes Bidasoa (Jose Luis Arozena lehendakaria eta Francisco Fernandez gerentea), Bodegas Inurrieta (Felipe Lizardi), Beti Gazte (Jose Luis Sunsundegi lehendakaria) eta Igantziko Biltokiko (Mikel Arburua, taldeko txirrindula ohia) ordezkariak ageri dira, txirrindulariekin batera.
Txirrindulariek bihotzez esketu nahi izan zuten «bederatzi urte hauetan babesleek gurengan jarritako konfidantza. Saiatuko gara haiek gutaz harro egotea».
TALDEKIDEAK
1. RUBEN ALONSO MIGUEL M30 IRUÑA
2. PEIO LIZARTZA SAIZAR M30 LEITZA
3. IÑIGO LIZARTZA SAIZAR M30 LEITZA
4. GAIZKA OTXANDORENA BIKONDOA M30 ELIZONDO
5. LUZIANO MITXELENA IRAZOKI M60 LESAKA
6. VICTOR GANUZA LESAKA M30 IRUÑA
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!