Berako musika eskolako ikasleak Andoaingo Piano Jaialdian izan dira

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 25a, 06:00
Musika eskolako ikasleak sariak eskuetan dituztela.

Ainhoa Elgorriagak aipamen berezia lortu zuen.

Berako Isidro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleak Andoaingo XIV. Piano Jaialdian izan ziren. Hamar urteko ikaslea den Ainhoa Elgorriagak Clara Schumannen obrarekin aipamen berezia lortu zuen.

Urrezko eta zilarrezko dominak

Mikel Cano eta Jimmy O'Learyk, A mailan bikoteka, urrezko domina eskuratu zuten. Bai Saioa Gartziak, A mailan bakarka, baita Axuri Zapiainek, Ione Huicik eta Onintza Goiak, A mailan hirukoteka, zilarrezko domina eskuratu zuten.

C mailan ere Nahikari Loiarte eta Leire Ruiz bikoteren lana saritu zuten eta zilarrezko dominarekin itzuli ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun