70 lasterketa eta 5 garaipenekin itxi du Manttale taldeak 2018. urtea

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 21a, 12:00

Ane Elzaurdia eta Gwendal Larque beratarrek lortu zituzten bortz garaipenak

Manttale Mendi Lasterketa Taldeak 2018 denboraldia itxi du guztira 70 lasterketetan parte hartuta, mendi zein errepidekoak. Taldearen hamairugarren urtean, urtarriletik abendurako lasterketetan bortz garaipen lortu zituen. Parte hartutako 70 lasterketetatik 38 mendikoak eta 32 errepidekoak izan ziren. 

Ane Elzaurdiak eta Gwendal Larquek lortu zituzten bortz garaipenak. Anek Donostiako Sudur Krossa, Berako Gau Krossa eta Senpere Lasterketa irabazi zituen. Gwendalek berriz, Senpereko lasterketa neta Agerrako Krossean lortu zituen garaipenak. 2019 hau ere bide onez hasi du, izan ere otsailaren 10ean Ihauteriko Lasterketa irabazi zuen Donibane Lohitzunen, bederatzi kilometroko luzerarekin.

Manttale taldeko hogeita hama bat korrikalarik hainbat mendi lasterketatan parte hartu zuten: Zestoako Kobaz Koba Trail, Senpereko Ibar Run, Senpereko Trail, Donostia Hondarribia Talaia Bidea, Jurramendi Trail, Berroeta-Abartan-Saioa-Berroeta, Berako Mendi Maratoi Erdia, Erlaitz Aiako Harria Mendi Lasterketa, Extreme Higa Monreal Euskal Herria Mendi Erronka, Goizutrail, Laruneko kilometro bertikala, Camille Extrem, Gavarnie Trail, Xibero Trail, Azkain-Larun-Azkaine, Beñat Elzo Lasterketa, Sara Korrika, Zuzenien Bertikala eta Orreaga-Zubiri.

Errepideko lasterketen artean berezienak izendatzekotan, Behobia, Iruñeko Maratoi Erdia, Bartzelonako Maratoia, Donostiako Maratoia, Azkoitia-Azpeitia, Txingudi Korrika, Guadalupe, San Marcial eta Lizuniagako igoerak, Doneztebeko Krossa, Donostiako 15km-ak eta Iruneko gau lasterketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun