Hilabeteko azken igandean euskarazko filmen bi emanaldi eskainiko dituzte Tantirumairu ikastola eta Irain Eskolako guraso elkarteek
Lesakako Tantirumairu Ikastola eta Irain eskolako gurasoe, Udalaren laguntzaz, zinema arratsaldea antolatu dute igande honetarako ere. Lehenbiziko saioan, 16:30ean, adin guztientzako egokia den Small Foot eskainiko dute eta bigarrenean, 18:00etan, 80 egunean, 12 urtetik goitikoendako egokia. Emanaldi bakoitzaren sarrera 2 euro gostako da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.