Larunbateko kaldereroek iragarriko dituzte Berako inauteriak

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 20a, 18:00
Kaldereroek larunbatean eginen dute kalejira Beran.

Inude eta artzaien entsaioak heldu den asteko asteazken eta ortziralean eginen dituzte 

Berako inauteriak iragartzera etorriko dira aurten ere Kaldereroak. Otsailaren 23an, larunbat arratsaldeko 7etan eginen dute bere ohiko ibilbidea (ordu erdi lehenago prest egon beharko dute), Illekuetatik Herriko Etxeko Plazara, Altzate, Legia, Zahar Etxea, Eztegara, Iturlandeta, Eztegara, Bidasoa karrika eta San Esteban karrikan barna pasatuta. Euria eginen balu, Altzateko pilotalekuan eginen litzake ekitaldia.

Kaldereroen entsaioa otsailaren 22an, ortziralean 19:00etan eginen dute Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan.

 

Inude eta artzaiak entsaioak

Inude eta Artzaien konpartsan ateratzeko entsaioak, berriz, Eztegara pilotalekuan eginen dituzte otsailaren 27an, asteazkenean 19:00etan eta martxoaren 1ean, ortziralean, 19:00etan. Bazkarirako txartelak ere entsaio egunetan salgai jarriko dituzte, 15 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun