Zakozarrak josten ikasteko ikastaro praktikoa eginen dute otsailaren 23an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 19a, 20:00
Zakozarren zakua josten erakutsiko dute larunbatean.

Larunbat eguerdiko 12etan Arrano elkartean 

Zakozarrak josten ikasteko gizon-emakumeei zuzendutako ikastaro praktikoa eginen dute otsailaren 23an, larunbat eguerdiko 12etan Lesakako Arrano elkartean. Bertan, zakua josten erakutsiko dute, bai zakozar ateratzeko asmoa dutenentzat, baita Inauterietako igandean lagundu nahi dutenentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun