Ibilgailu bat errepidetik atera da Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 18a, 16:54

Atzo gertatu zen ezbeharra.

Atzo gertatu zen ezbeharra eta zorionez inor ez zen larri zauritu.

Berako Eltzaurdia errepidean ibilgailu bat errepidetik atera zen atzo, otsailaren 17an. Hainbat itzulipurdi eman zituen. Ezbeharra itxuraz zena baino arinagoa gertatu zen, bertan zihoaztenek zauri arinak baino ez baitzituzten. Oronozko suhiltzaileak eta foruzaingoa bertaratu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun