Aurtengo inauteriak ate joka heldu dira Igantzira ekitaldiz gainezka

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 20a, 06:30
Mozorroak etxez etxe ibiliko dira aurten ere. Argazkia: Oskar Txoperena

Hilaren 22 eta 23an izanen dira aurten inauteriak Igantzin. Ibilbidea Berrizaundik hasiko dute ortzirale goizean mozorroek, eta, auzoz auzo ibili ondotik, larunbat ilunabarrerako herrian izanen dira. Haurrek, berriz, inauterietaz bi aldiz gozatzeko aukera izanen dute. 

Egitaraua

Otsailak 22, ortziralea

10:00 aldera Berrizaun auzotik hasita, etxez-etxe eta baserriz baserri eskean ibiliko dira gazteak musikariekin. Herrira bueltan, bidegurutze aldeko etxeetara bisita eginen dute eta gero, Frain auzora joanen dira. Bazkalondoan herrian eta Sarrola eta Lasaga auzoetan eskean ibiliko dira gazteak. Gauean afaria eginen dute Biltoki elkartean.

 

Otsailak 23, larunbata

08:00etan Mozorroak elkartu eta Irisarri auzora joanen dira. Gero, Estogonaga, Elutseta, Unanu eta Piedadeko auzoetan ibiliko dira. 17:00etan haurrentzako berendua. Mozorrotzeko gaia piratak izanen da. 18:00etan Indiana Jones erakustaldia. Ondotik, diskofesta. 20:30ean etxez-etxe eskean ibilita banatuko dituzten boletoen zozketa eginen dute gazteek (Elgorriagako Hilarion jatetxean bi lagunendako otordua). Bingoa ere eginen dute (txorizoa eta urdaiazpikoa) plazan. Gauean afaria eginen dute.

Ortzegun Gizen egunean, otsailaren 28an, etxez etxe eskean ibiliko dira ttikienak, goizez, Biltokin bazkari berezia izanen dute eta 14:30ean urteroko antzerkiko protagonistak izanen dira Baratzondoko aretoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun