Beti Gazteko mutilak onenak izan dira Euskadiko 600 kiloko sokatira txapelketako bigarren jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 18a, 18:00
Beti Gazteko mutilek tiraldi guztiak irabazi zituzten Berrizen. Argazkia: OlatzGo

Lesakako emakumeak laugarren izan ziren Berrizko saioan 

Euskadiko sokatira txapelketaren baitan, gizonezkoek 600 kiloko bigarren jardunaldia jokatu zuten larunbatean Berrizen (Bizkaia). Lesakako Beti Gazte izan zen onena eta datorren larunbatean Txurdinagan jokatuko den azken jardunaldirako sasoiko daudela erakutsi zuten. Beti Gazteko emakumeak laugarren izan ziren, 500 kiloko lehen jardunaldian.

Gizasemeek tiraldi guztiak irabazi zituzten 600 kilokoan eta 7 puntu lortu zituzten. Bigarren Ñapurrak lapurtarrak izan ziren (6 puntu), Gaztedik eta Muruetak berdindu egin zuten hirugarren postuan (4,5 puntu), Ibarra bosgarren (3 puntu), Berriozar seigarren (2 puntu) eta Antsoain zazpigarren (puntu 1) izan ziren. Hain zuzen, Antsoain gelditu da datorren asteko finaletik knapp.

Emakumeek, 500 kiloko kategorian lehen jardunaldia jokatu zen. Gaztedi izan zen onena (6 puntu), Badaiotz bigarren (5 puntu), Txantrea hirugarren (4 puntu), Beti Gazte laugarren (3 puntu), Ibarra bosgarren (2 puntu) eta Antsoain seigarren (puntu 1).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun