Berako bestak antolatzeko lehen bilera irekia eginen dute otsailaren 20an

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 18a, 19:00
Berako bestak prestatzen hasteko lehen bilera asteazkenean eginen dute Beralandetan.

Asteazkenean 19:00etan Beralandetan 

Oraindik urruti daudela iruditu arren, 2019ko bestak prestatzen hasteko tenorea dela jakinarazi dute Berako Kultur Batzordetik. Aurtengo bestak ere arrakastatsuak eta parte-hartzaileak izan daitezen, bestetako lehenbiziko bileran parte hartzeko gonbitea egin dute, ideia eta ekarpen guztiak ongi etorriak izanen direlako. Bilera idekia da. Bilera asteazkenean izanen da, otsailak 20, 19:00etan Beralandetan. «Gero ez erran ez duzula izan parte hartzeko aukerarik!», diote Kultur Batzorderik

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun