Zuhaitzaren Eguna ospatu dute Beran otsailaren 16an

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 18a, 06:58

Manttale eta Berako Ehiza eta Arrantza Elkartearen eskutik 80 bat haur eta gurasok parte hartu zuten larunbatean

Manttalek eta Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak, udalaren laguntzaz antolatutako Berako Zuhaitzaren Eguna otsailaren 16an ospatu dute, eguraldi eguzkitsu bikaina lagun zutela. Hainbat eta hainbat haur eta guraso joan ziren txangoan Toki Ona kiroldegitik Agerra auzora zuhaitzak landatzera, bakoitza bere aitzurra eta lanabesekin. Uxanenkoek ere bi zuhaitz landatu zituzten.6 urki-landare eta 12 sagarrondo landatu zituzten. Zuhaitzak landatu eta gero gosari ederra egin zuten Ehiza eta Arrantza Elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun