Ibardingo errepidean legez kanpoko auto-karrerak egiten zituzten hamabi lagun identifikatu ditu Guardia Zibilak

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 15a, 12:25
Guardia zibila, karreratan zebilen auto baten identifikazio-lanetan.

Beratik Ibardinerako NA-1310 errepideak legez kanpoko auto-karrerak egiten zituzten hamabi lagun, gidari eta zaintzaileak, identifikatu ditu Guardia Zibilak. Identifikatutako gehienak Irun eta Donostia aldekoak direla jakinarazi dute.

 

Denbora batetik honat nahiko ohikoa omen ziren gisa honetako lasterketak errepide honetan eta arrisku egoerak ere sortuak zituzten, Ibardingo bentetara joateko bidea erabiltzen duten langileekin.

Guardia Zibilak zenbait salaketa ere egin omen ditu, abiadura handiarekin edo arriskuarekin gidatzeagatik, ITV edota asegurua ez izateagatik eta marihuana edo haxixa bezalako estupefazienteak edukitzeagatik.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun