Igandean 18:00etan Kataku herri ostatuan
Ibai Iturria, Imanol Moreno eta Ugaitz Ado beratarrek eta Xabi Etxegarai lesakarrak Europako mendirik garaiena den Elbrus (5.642 metro) zapaldu zuten joan den urteko ekainaren 23an. Espedizio horren nondik norakoak biltzen dituen ‘Aurrepirinioetatik, Europako gailurrera’ dokumentala eskainiko dute otsailaren 17an, igandean 18:00etan Berako Kataku herri ostatuan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.