Inma Uranga, Marian Yanci, Inma Danboriena eta Dominica Mercadal dira gaztelaniaz eskainiko den emanaldi umoretsu honetako protagonista eta sinopsiak dioenez, «itxurak engainatzen gaitu; pertsonak ez dira beti hain on, hain gaizto edo hain ergel. Aunitz nahi duena, gutirekin gelditzen da eta horregatik aunitzetan gauzak ez dira akabatzen nahiko genukeen bezala. Mac. Pardos familiaren historiak erakusten digu hori».