Lesakako inauterietan zakozar atera behar dutenen bilera otsailaren 16an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 14a, 20:00
Inauterietako igandean zakozarrak betetzeko laguntzaileak ere eskatu dituzte.

Larunbat arratsaldeko 4:30ean Arrano elkartean

Lesakako inauterietan zakozar ateratzeko intentzioa dutenak bilera batera deituak daude otsailaren 16an, larunbat arratsaldeko 4:30ean Arrano elkartean. Horretaz gainera, Arrano elkarteak dei berezia egin du inauterietako igandean zakozarrak prestatzeko laguntzaile bila. Martxoaren 3ko arratsaldeko 4:30etik aitzinera, zakozarrak belarrez bete eta josteko nahi duten guztien laguntza eskertuko dutela jakinarazi dute Arrano elkartetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun